25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak… denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.
Hirukoaren kantuek utzitako lorratza ikusi ahal izango dugu pelikulan zehar; taldearen azken urratsen lekuko izanen gara; estilo, hizkuntza eta hainbat belaunaldi ezberdinen langak gainditu eta harago doan fenomeno baten unibertsaltasuna agertuko zaigu pantailan.
Lameirok Gorka Urbizuren letra eta hausnarketen gainean ardaztu du Dardara dokumentala. BTX-en kantuen sortzaile nagusiak idazteke dagoen etorkizun baten bertigoari –dardarari- aurre egin beharko dio orain. Orobat, musikaren indarrari eta pasioari buruzko pelikula ere bada hau –exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Izan ere, horixe izan dute iparrorratz hasiera-hasieratik azken bira arte. Pasio horri esker lortu du Berri Txarrak-ek milaka lagunen bizitzaren parte garrantzitsu izatea.
BERRI TXARRAK
Gorka Urbizu – Gitarra eta ahotsa
David González – Baxua
Galder Izagirre – Bateria
ZALEAK
Koichi Hanafusa
Pauline Rzempowski
Xabi Cabrera
Jare Lertxundi
Ryan Demma
Max Meisterling
Juan de Dios Ríos
Fátima Guadalupe García Quintana
Oihane Ofogo
Asako Nitta
Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da Rey Juan Carlos Unibertsitatean; Kreazio Sormen dokumentaleko Masterra eta Ikus-entzunezko muntaketa graduondoa ikasi zituen IDEC-Pompeu Fabran; urtebeteko erresidentzia artistikoa egin zuen New Yorkeko UnionDocs arte dokumental zentroko Collaborative Studioan (CoLab). Marinak hainbat dokumental ekoitzi, idatzi eta zuzendu ditu, hala nola Young & Beautiful (2018) luzemetraia – Publikoaren Sari Berezia jaso zuen Ikuspuntu-Puntu de Vista Jaialdian –. Young & Beautiful belaunaldien erretratu bat da, zeinetan protagonistek ulertzen eta onartzen ez duten gizarte-sistema zalantzan jartzen duten. Aurretik, New Yorkeko egonaldiaren ondorioz, 300 Nassau eta beste film laburrak labur batzuk egin zituen. 2017an elkarlanean emakume zuzendarien filmak bultzatzeko ekoiztetxe propioa sortu zuen, hala nola, Enero (Ione Atenea) edo 918 Gau (Arantza Santesteban). Marinaren lana ez-fikzioan oinarritzen da, eta lehen pertsonaren karga handia dauka lehen pertsonak garrantzi handia du. Proiektu batzuk bere esperientzia pertsonaletik bizipenetatik abiatzen dira. Beste batzuek erretratu filmatuaren forma dute, erraietatik eta era berean intimoki hurbiltzen zaie pertsonei pertsonarekiko hurbilketa bizi eta intimoaren bitartez; eta beste batzuetan, Baditu, halaber, desitxuraturik bada ere, historio pertsonaletan oinarritutako protagonistez osaturiko lanak protagonistak guztiz zehaztuak ez egon arren haien istorio pertsonala presente dago. Dardara bere bigarren film luzea da, kasu honetan, Arena Comunicación eta Txalap.art-ek ekoitzia.
BERRI TXARRAK 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako power trioa da. Rock sendoa oinarri hartuta, denborarekin ikuspegia zabaldu eta estilo ugari jorratu izan ditu, soinu organiko eta eklektikoa, bakarra eta erraz ezagutzekoa lortzeraino. Melodiak sortzeko berezko gaitasunari eta Gorka Urbizu frontmanaren testu zainduei esker, taldeak arrastoa uztea lortu du bederatzi estudio-diskotan eta mundu osoan emandako mila kontzertutan baino gehiagotan. Albumei eta zuzenekoei esker, publikoaren zein kritikaren aintzatespena lortu dute, taldearen etengabeko bilakaera baloratzen jakin baitute: sustraiei uko egin gabe eta emozioa etengabe bilatzen, jarrera irmoz eta gorputz eta arima aritu dira. Berri Txarrak Adarra Sari ospetsua jasotzen duen lehen taldea da, euskal kulturari egin dioten ekarpenarengatik; hala, Mikel Laboak, Anarik eta artista entzutetsu gehiagok osatzen duten zerrendan sartu dira.
LASTER DATA BERRIAK
Atera Films / www.aterafilms.com / info@aterafilms.com / +34 943 106 173